Ingurua
Landetxearen inguruetara hurbildu bezain pronto, burura etorriko zaizue “Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du” esaera zahar hori. Ez ikusmena soilik , entzumenaz ere gozatuko duzu: logelatik bertatik oreinen orroa entzun daiteke araldi garaian.
Urkixokotik abiatuta paraje ederrak bisitatu ditzakezu: lehenik eta behin, Iratiko Oihana, Europako pagadirik zabalena dena (Alemaniako Oihan Beltzak baino ez du gainditzen). Bigarrenik, Irabiako urtegia, haur zein helduen topaleku paregabea dena. Era berean, Orbaizetako Arma Ola, Azpegiko estazio megalitikoa, Urkulu dorrea edota Arpeako leizea bisitatu ditzakezue. Leku magiko horiek guztiak Iratiko Oihanaren baitan pausatzen dira.