Urkixokoa
URKIXOKOA berriki eraikitako landa ostatua da (2018an, hain zuzen). Irati oihanean kokatuta dagoenez, landetxeak paisaia honek duen edertasunaz gozatzeki aukera emango diziu lekualdatzerik egin gabe.
Dakizuenez, Irati oihana Europako pagadirik zabalena da, 17179 hektarea ditu (Alemaniako Oihan Beltzak baino ez du gainditzen). Gainera, oihan honen aberastasuna ez da luzeran edo zabaleran bakarrik neurtzen ahal, oihanaren edertasuna landaredian eta faunan ere aurkitu baitaiteke. Adibide bat aipatzearren, udazkenean, araldiaren garaian, oreinen orroak entzun daitezke.
Horrenbestez, Urkixokoak kokapen ezin hobea du. Dena den, landetxeak baditu beste zenbait abantaila ere: alde batetik, oso erosoa, modernoa eta abegitsua da. Bestetik, gelen kopuruak (10 gela bikoitz) tratu hurbila eta familiartekoa eskaintzeko aukera ematen du eta masifikazioetatik alde egin nahi dutenentzat eta giro lasaia bilatzen ari direnentzat leku aproposa da.
Egunero gosari, afari, edari eta kafe zerbitzuak eskaintzen ditugu. Halaber, badugu haurrentzako jolastoki bat, lorategi eremu zabal bat eta parking pribatu bat. Gainera, bizikletak eta maletak gorde ditzakegu baita elurretan ibiltzeko orraziak alokatu edo ibilbideak antolatu ere. Azkenik, WIFI-a eskuragarri dago bai eremu publikoetan baita logeletan ere.
