Urkixokoa
Ongi etorri Nafarroako Pirinioan eta Iratiko Oihanean kokatuta dagoen URKIXOKOA landetxera.



Urkixokoa
Ongi etorri Nafarroako Pirinioan eta Iratiko Oihanean kokatuta dagoen URKIXOKOA landetxera.
URKIXOKOA orain dela gutxi eraikitako landa ostatua da (2018an, hain zuzen ere). Iratiko Oihanaren sarreran kokatuta dagoenez, bertatik bertara, tokian bertan eta joan- etorri handirik egin gabe paisaia honen edertasunaz gozatzeko aukera paregabea emango dizue.
Iratiko Oihana Europako pagadirik zabalena da, 17179 hektarea ditu (Alemaniako Oihan Beltzak baino ez du gainditzen). Gainera, oihan honen aberastasuna ez da luzeran edo zabaleran bakarrik neurtzen ahal, oihanaren edertasuna landaredian eta faunan ere aurkitu baitaiteke. Adibide bat aipatzearren, udazkenean, araldiaren garaian, oreinen orroak entzun daitezke.
COVID- 19 INFORMAZIOA
Garbitasuna eta higienea direla eta check- ina arratsaldeko 18:30etik aurrera egin ahal izango da.
LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIO INTEGRALERAKO ZERBITZUAK EGIAZTATUA
URKIXOKOAK egun polit eta ahaztezin batzuk pasatzeko beharrezkoa den guztia eskaintzen du.
Horarios | |
---|---|
Gosari ordutegia | 8:00-9:5 |
Afari ordutegia | 20:30-22:00 |
Harrera ordutegia | 17:00-18:30 |
Irteera ordutegia | 12:00 |
Precios | |
---|---|
Persona bakarrarendako logela | 45€ |
Bi lagunendako logela | 60€ |
Bil lagunendako logela “handia” | 80€ |
Ohe gehigarria | 12 urte arte dohainik Besteak 15€ |
Sehaska | Dohainik |
Urkixokoa
Barrio Larrau,
31670, Orbaizeta
Nafarroa
ACTUACIÓN SUBVENCIONADA POR EL GOBIERNO DE NAVARRA