Urkixokoa
URKIXOKOA orain dela gutxi eraikitako landa ostatua da (2018an, hain zuzen ere). Iratiko Oihanaren sarreran kokatuta dagoenez, bertatik bertara, tokian bertan eta joan- etorri handirik egin gabe paisaia honen edertasunaz gozatzeko aukera paregabea emango dizue.
Iratiko Oihana Europako pagadirik zabalena da, 17179 hektarea ditu (Alemaniako Oihan Beltzak baino ez du gainditzen). Gainera, oihan honen aberastasuna ez da luzeran edo zabaleran bakarrik neurtzen ahal, oihanaren edertasuna landaredian eta faunan ere aurkitu baitaiteke. Adibide bat aipatzearren, udazkenean, araldiaren garaian, oreinen orroak entzun daitezke.
Kokapen ezinhobea izateaz gain, URKIXOKOAn eroso eta gustura egoteko txokoa aurkituko duzue erabat modernoa eta atsegina den etxe honetan.
Bederatzi gela bikoitz eskaintzen dizkizuegu, horietatik bat egokituta dago; gela kopuru horrek tratu hurbila eta familiartekoa eskaintzeko aukera ematen digu eta masifikazioetatik alde egin nahi dutenentzat eta giro lasaia bilatzen ari direnentzat leku aproposa da. Gela guztiek euren bainugela daukate, beharrezko gauza guztiekin hornitua, telebista, doako wi- fi zerbitzua eta banakako berogailu sistema. Gela guztiak egunero garbitzen ditugu.
* Logela bikoitza (banakako bi ohe)
* 12m2
* Gehienez: 2 pertsona
* 60 €/gaueko
* Logela bikoitz handia
* 14m2
* Gehienez: 2 pertsona
* 80 €/gaueko
* Banakako logela
* 12m2
* Gehienez: 1 pertsona
* 45 €/gaueko
* Adaptada
MASKOTAK
Txakurrak onartzen ditugu. Gure laguntxo hauek beti gurekin ibili beharko dute eta ezin izango ditugu gelan bakarrik utzi. Gelako mantak eta toallak ezin izango ditugu txakurrekin erabili eta bakoitzak bere ohea edo lotarako erabiltzen duen tresna ekarri beharko du. Txakurrak kalterik eragingo balu, bere jabea izango da horren arduradun.
Maskota bakoitzak egunean 10 € ordaindu beharko du.